Riza Taldeak 20 urte baino gehiagoko esperientzia dauka tinkaketa horizontal bidezko forjaketan eta erantzun mekaniko handia eta geometria konplexua duten piezen estrusioan. Horrez gain, espezialistak gara 50 kilogramo arteko pieza arinen doitasunezko forjaketan.
Sektorerik zorrotzenentzat lan egiten dugu, hala nola automobil-sektorea, eta ISO TS 16949 kalitate-ziurtagiria daukagu. Bezeroaren beharren arabera, piezak forjaketa gordinean, arbastu-mekanizatuan edo akaberan entrega daitezke, baita zizelkatuta eta arteztuta ere.

Uztaien ijezketa
RIZA Taldeak uztaiak ijezteko punta-puntako makinak ditu. 4.000 mm-ko diametroa eta 600 mm-ko altuera duten uztaiak lan ditzake, gehienez ere, eta merkatuan eskatu ohi diren kalitate guztiak jorratzen ditu, besteak beste: altzairu karbonatua, aleatua eta herdoilgaitza.

Forja askea
RIZA Taldeak ekipamendu tekniko berezitua dauka, 8.000 kilogramorainoko piezak forja askean egiteko. Prozedura egokia da hau pieza unitarioak, geometria bereziak eta serie laburreko piezak lantzeko, besteak beste: gurpilak, engranajeak, ardatzak, jasotze-osagaiak eta geometria bereziak.

Estrusio
Estrusio-prozedurari esker, piezak ekoizterakoan optimizatu egiten dira erabilitako lehengai-kopurua eta osagaiaren propietate metalurgikoak, aldi berean.

Matrize itxia
Matrize itxiko forjaketak potentzia handiko instalazioak behar ditu, eta, horregatik, Riza Taldeak gaitasun handiko prentsak ditu. Gainera, forjaketa simulatzeko softwarea ere badugu, bezero bakoitzarentzako prozesurik egokiena diseinatzeko, kosturik txikienarekin betiere. Prozesu hori ezin hobea da serie ertainetako eta handietako piezak ekoizteko.
Gure forja enpresak
LABEKOA INDUSTRIAL
Barrio Santa Lucía, s/n, 20709 Ezkio - Itxaso, Gipuzkoa