Riza Taldea sektore metalurgikoko enpresa bat da, eta 65 urtetik gorako esperientzia dauka forjaketan, galdaragintza astunean, eta tratamendu termikoan. Instalazioek 20.000m2 baino gehiago hartzen dute, eta sei industria-nabeetan banatuta daude. Hasi zenetik, hainbat negozio-ildo erantsi ditu, eta, horri esker, diziplina anitzeko taldea osatzea lortu du, bezeroaren beharrei irtenbiderik onena emateko helburuz.