Kalitatea

Riza Taldean badakigu oso garrantzitsua dela gure produktuak eta zerbitzuak kalitatezkoak izatea, ez bakarrik eskatzen dizkiguten baldintzak betetzeari dagokionez, baizik eta baita kontrol zehatzak egiteari dagokionez ere. Izan ere, gure produktuak eta zerbitzuak etengabean hobetu nahi ditugu, gure bezeroen onurarako.

Ildo horretatik, Riza Taldean baliabide nahikoak ditugu kalitatea eta etengabeko hobekuntza bermatzeko. Gainera, laborategi metalografiko osatu bat dugu, eta, horri esker, garrantzi handiko diagnostiko zehatzak egin ditzakegu, gure bezeroei irtenbideak edo hobekuntzak ematerakoan.

Halaber,  Riza Taldeak kalitatearekiko duen konpromisoa eta postura irmoa egiaztatzen duten hainbat ziurtagiri ere baditugu.

 

RIZA TALDEA ISO 9001

RIZA TALDEA ISO 14001

IATF 16949 LABEKOA INDUSTRIAL

ABS 2017 LABEKOA-MANDUBIA

ABS BAMINAR 11-2017